“Larderia”, enpresa oker kudeatzeko modua

Nahiz eta Justiziak esan ATACO SL-k gezurretan zegoela, enpresak bere horretan mantentzen da. Orain dela bi aste Maria gure lankidea lanera berriro bueltatuko zela jakin izan genuen; aste berean, Eli gure lankidearen adiskidetze-egintza izan genuen, jasaten duen egoera irregularra zuzentzeko. Enpresak, elkarrizketa eta guztientzat onuragarria den puntua bilatu beharrean, paso egin zuen, “talantea” eta “eztabaida” ez baitira beren gustuko.

Sail sindikaletik (enpresak sortutako) arazoak elkarrizketaren bitartez gainditu nahi ditugu, baina badirudi bai Garbisuk eta baita Sonia Pérezek ATACO beraien kortijo bezala kudeatu nahi dutela, era profesional batean egin beharrean.

Orain arte oso jasanberak izan gara enpresarekin, gure xedea lan balditzak negoziazioaren bitartez hobetzea baita. Baina enpresaren erasoen aurrean ez gara geldirik geldituko. Sail sindikalean ANTOLATURIK egoera hau aldatuko dugu.

 

Etiquetas: , , , , , ,

About laokacnt

Somos las y los trabajadores de la empresa ATACO SL (La Oka, San Joseren), organizados en la sección sindical de CNT.

Deja un comentario